Hirukote gaztea nagusitu da XI. Alkaiaga Trail laskerketan

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 26a, 11:00

Alkaiaga Trail lasterketako hamekagarren edizioko podiuma.

Auzoko Oihan Pikabea eta Nahia Pikabea anai-arrebak eta Beintza-Labaiengo Beñat Albisu izan dira bizkorrenak

 

Pandemiak bi urteko geldialdia eragin ondotik, Alkaiaga Trail lasterketaren hamaikagarren edizioa egin dute uztailaren 23an, Alkaiagako besta batzordeak eta Manttale Mendi Lasterketa Taldeak antolatuta. Korrikalariek hiruko taldetan parte hartu dute eta talde bakoitzean guttienez emakume bat bazen. Erreleboka auzo ingurutik egin dute ibilbidea Baldrun-Sorotik. Lehenengo korrikalariak itzuli laburra egin du, 2 kilometrokoa eta 75 metroko desnibelarekin, bigarrenak luzexeago bat, 3 kilometrotakoa, eta 105 metroko desnibela daukana eta azkenak, luzeena, 4 kilometro eta 155 metroko desnibela daukan ibilbidea. Irteera eta helmuga Alkaiagako zonalde altuan egon da eta errelebista bakoitzak artaburu bat eraman du lekuko gisa. Denetan bizkorrenak Nahia Pikabea, Oihan Pikabea eta Beñat Albisu izan dira.

SAILKAPENAK

  1. Nahia Pikabea, Oihan Pikabea, Beñat Albisu: 52:23
  2. Ines Arreitunandia, Lur Ocón, Borja García: 52:48
  3. Jone Olaetxea, Iker González, Adur Yanci: 53:50
  4. Olatz Irazoki, Juan Luis Irazoki, Jokin Irazoki: 53:51
  5. Ane Arbelaitz, Iurgi Los Arcos, Beñat Los Arcos: 55.19
  6. Josune Agirre, Julen Ibarra, Eneko Herrera: 59.23
  7. Laura Tapia, Ortzadar Irazoki, Joseba Lasarte: 1:02:54
  8. Ekiotz Iratzoki, Mikel Lazkanotegi, Andoni Garbisu: 1:03:48
  9. June Viñao, Mattin Perez, Loizate Goñi: 1:04:29
  10. Nerea Perez, Oihan Urroz, Josu Etxepeteleku: 1:04:34
  11. Tere Aleman, Peio Ezpeleta, Adrian Gajate: 1:07:05
  12. María Alzuguren, Aitor Etxegarai, Beñat Iparragirre: 1:07:38
  13. Kontxi Iturri, Oier Taberna, Jose Luis Tapia: 1:12:29

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun