Uda giroa

Bestetako herri bazkarirako txartelak salgai paratu dituzte Leitzan eta Arantzan

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 26a, 14:00

Leitzako pestetako kantu bazkaria abuztuaren 10ean eginen dute eta txartelak hartzeko azken eguna abuztuaren 3a izanen da. Arantzako bestetako herri bazkaria, berriz, abuztuaren 12an eginen dute.

Abuztuaren 10ean, Leitzako Karrapen eginen dute ohiko pesta bezperako kantu bazkaria. Txartelak 28 eurotan jarri dituzte eta abuztuaren 3a baino lehen Torrea, Peritza eta Txokon erosten ahalko dira. Bazkaria 14:30ean hasiko da eta Kukuxtu taldeak girotuko du.

Arantzan ere, bestetako lehenbiziko egunean eginen dute herri bazkaria, abuztuaren 12an. Txartelak 25 eurotan Burlada, Pabloenea eta Primi ostatuetan daude salgai. Bazkalondoan, Bankako Menditarrekin kantaldia izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun