Zuzendaritza batzordea berritu du Arantzako Ekaitza Elkarteak

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 26a, 15:30

Arantzako Mendi Itzulia Ekaitza Elkarteak antolatzen duen ekitaldietako bat izaten da. Azkena maiatzean egin zuten.

Arantzako Ekaitza Elkarteko azken zuzendaritza batzordeak hiru urte egin ditu juntan, eta joan den ortziralean berritu zuten. Hamar bazkide atera eta bertze hamar sartu dira zuzendaritzan.

Ekaitza Elkarteko bazkideek Iban Zugarramurdi, Imanol Mitxelena, Joxe Jabier Mitxelena, Josu Larretxea, Mentxu Peña, Ainhoa Altzuri, Sonia Iturria, Aitor Telletxea, Belen Mutuberria eta Gregorio Mitxelena aukeratu dituzte zuzendaritza batzorderako.

Hiru urtez  juntan egon ondotik zuzendaritza utzi dutenak, berriz, hauek dira: Ander Almandoz, Jon Altzuri, Olatz Irigoien, Julen Oteiza, Unai Azpiroz, Aintzane Iturria, Gotzon Arenas, Ruth Bertiz, Mikel Altzuri eta Natalia Goñi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun