Euskal Herriko kultura eta ondarea sustatu eta zabaltzeko, bi urtez behin Urmuga ekimena antolatzen du izen bereko elkarteak. Aurten, helburu berbera izan duen hiru eguneko Urtanta ekimena antolatu dute eta igande eguerdi aldera geldialdia egin zuen Larhun gainean.
Pasai San Pedron uztailaren 22an hasi eta Azkainen bukatu dute ekimen ibiltaria uztailaren 24an, «Gipuzkoa, Lapurdi eta Nafarroa mendiz eta itsasoz lotuz. Horretarako Urmuga kultur elkarteak Elkano Itsas Herria ekimena izan du bidelagun. 500 urte dira Elkanok munduari itzulia eman ziola eta urtemugaren harira Albaolan osatu duten Pataxa erreplikak itsasoz lotu ditu Pasaia eta Azkaine.
Azkeneko egunean, igandean, zazpi orduko ibilbidean Hondarribia eta Azkaine lotu zituzten. Bidean, Larhungo gainean, 11:00etan, aperitifa izan zuten Donostiako Orfeoia da eta Et Incarnatus Orkestrarekin.