Kaule auzoko bidearen moldaketa lanak hasiko ditu Berako Udalak asteartean

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 22a, 17:30

Ahalik eta joan-etorri guttien egitea eskatu die udalak bizilagunei

Heldu den asteartean, uztailaren 26an, Kaule auzoko bidearen konponketa lanak hasiko dituzte eta zortzi-hamar egunez luzatuko dira. Hormigoia botatzean bidea lauzpabortz egunez itxita egonen da, behar bezala hesitua eta seinalizatua. Horregatik, bizilagunei eta Larhungo bentetan lanean ari direnei bide alternatiboak erabiltzeko eta joan etorriak ahal bezain bertze murrizteko eskatu die udalak. Gehitu dutenez, egunez egun informatuz joanen dira, trafikoan izan daitezkeen gorabeherak komunikatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun