Aldapeko taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izanen dute uztailaren 28an, ortzegunean 20:00etan Etxalarko plazan. Talde honek Basque Latin Jazz estiloa jorratzen du eta talde honetako kideetako bat Etxalarko bizilaguna den Peio Irigoien da. Etxalarko Kultur Etxearen hogeigarren urteurrenaren egitarauaren barreneko ekitaldia da eta doakoa izanen da.