Kultur 2022 egitarauaren barrenean, eskualdeko lehen kontzertua emanen dute Hutsun eta JEL Trío taldeek uztailaren 29an, ortziralean 19:00etan hasita Berako Toki Onako patioan.
Sonoritate, estilo eta musika bide berriak aztertzeko jakin minetik sortu zen proiektu berritzaile eta etorkizun handiko hau. Kontzertu paregabea da emaitza, atsegina eta harrigarria, kalitatezko jazz errepertorioarekin, modu berrituan interpretatua, eta mitologia oroigarriekin.
Alde batetik, jazzak elkartutako ibilbideak dituzten hiru musikari, Marcelo Escrich, Javier Lopez Jaso eta Juanma Urriza. Eta bertzetik, Hutsun, Anai Gambra Uriz eta Mikel Urrutia, txalapartari bizia, erritmoa eta doinua ematen. Hutsun+JEL-Trio osatzen dute denak elkartuta.