Oliver del Val akordeoilariak kontzertua emanen du Etxalarren uztailaren 25ean

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 22a, 13:00
Oliver del Val akordeoilariak bakarka kontzertua emanen du astelehenean Etxalarren eta abuztuaren 7an Paraninfo TrĂ­o taldearekin joko du.

Astelehenean 12:45ean elizan eskainiko duen emanaldiaren ondotik, abuztuaren 7an Paraninfo Trío taldearekin ere joko du

Uztailaren 25ean, uda Etxalarren pasatzera etorria den Oliver de Val akordeoilariak kontzertua eskainiko du Etxalarko elizan, mea ondotik, 12:45 aldera. Bigarren kontzertu bat ere eskainiko du. Kontzertu hau abuztuaren 7an izanen da, ordu eta leku berean eta orduan, Oliver del Val, Julen Murga eta Alejandro Arbues soinulariekin batera ariko da, Paraninfo Trío taldearekin. Bi kontzertuak doan izanen dira.

«Akordeoiak daukan potentziala bistara atera nahi dugu»

Akordeoiak daukan potentzial guztia bistara atera nahi duen hirukotea da Paraninfo Trio, «bai bakarka jotzeko, baita taldeka ere». Hiru musikariek Aragoiko Musika Kontserbatorio Gorenean (CSMA) elkar ezagutu zuten, Ander Telleria irakasle zutela, eta hirukotea osatzea pentsatu zuten. Pentsatu eta egin. Geroztik, hainbat kontzertu eman dituzte akordeoia ezagutzera emateko helburu horrekin eta sariak ere irabaziak dituzte. Tartean, joan den urteko azaroan Ponferradako Aris del Puerto IV. Saria lortu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun