Azken hilabeteetan zenbait erakusketa ikusgai paratuak dituzte Berako Armi galerian. Trini Mikalerenak eta Jokin Armanek kudeatzen dute erakustokia eta bi artista hauen lanaz gain, Javier Arizabalorenak ere ikusgai daude ekainaren 22tik irailera bitarte. Bada orain, euskal artista garrantzitsuenetako bat den Nestor Basterretxeak sinatutako lau serigrafía-lan ere paratuko dituzte Armin, uztailaren 24tik, igandetik aitzinera. Igandean 19:30ean eginen dute inaugurazioa.
Nazioartean entzute handikoa izan zen eta da Nestor Basterretxea donostiarra. 1950. Hamarkadan hainbat erakusketa egin zituen Europan eta Amerikan. 1957an Equipo 57 arte esperimental taldeko sortzaileetako bai izan zen, Agustin Ibarrolarekin batera. Hainbat diziplinetan aritu zen: zinema (Ama Lur entzutetsuaz gain, Pelotari dokumentala ere zuzendu zuen), pintura, eskultura, arkitektura, argazkilaritza edo olerkigintza. 2014an hil zen Nestor Basterretxea.