Erriberako Futbol Eskolak hogeita bederatzigarren urtez antolatu duen kanpusaren bigarren txanda egiten ari dira aste honetan, hogeigarren urtez Lesakan. 2020an, pandemia bete-betean ez zen campusik egin eta iaz, lehenbiziko txanda egin zuten, baina, bigarren txanda bertan behera utzi behar zuten. Aurten, aldiz, joan den astean hamabi eta hamalau urte arteko 82 mutiko aritu ziren eta aste honetan, bederatzi eta hamaika urte arteko 68 haur ari dira, bederatzi neska eta 59 mutiko. Beraz, denera 150 haur izan dituzte bi txandetan.
Aste honetan ari diren 68 horietatik Beti Gazteren harrobiko 26 jokalari ari dira: Kemen Garro Ordoki, Ibai Criado Arruabarrena, Adur Sanchez Elisalt, Elorri Arotzena Portu, Beñat Irazoki Caramazana, Oihan Oiarzabal Larralde, Jon Rodriguez Irigoien, Telmo Badiola, Arhane Silveira Arrieta, Unax Gajate Aleman, Oier Deskarga Legasa, Amets Lasa Perez, Ibai Tapia Iturria, Alain Gajate Aleman, Gorka Mitxelena Sunsundegi, Eila Oskoz Antzizar, Enara Fernandez Gutierrez, Xabat Arburua Portu, Ioritz Iguzkiagirre Irigoien, Ander Sarasola Zelaieta, Katixa Lopes do Santos Susperregi, Aiur Garro Ordoki, Mattin Maritxalar Muñoa, Oihan Aranguren Mutuberria, Jon Madariaga Apezetxea eta Izei Ogenbarrena. Monitore lanetan ere bertze lesakar bat ari da, Antton Petrirena Apeztegia. Baina Nafarroa osotik ez ezik, Gipuzkoa eta Errioxatik etorritakoak ere badira.

Arduradunek eskerrak eman dizkiete aurten ere bai Lesakako udalari, baita Beti Gazte elkarteari ere, ematen dituzten erraztasunengatik. Berez Erriberako Eskolak gauzatutakoa izanik, Cabanillas, Lodosa, Gares eta Beiren eginkatu dute, baina hogei urte hauetan Lesakan laketu dutela onartu dute. Ohikoa denez, futbolean trebatzeaz gain, aisialdirako ekintzak ere egiten dituzte, Hondarribiko hondartzara, igerilekura edo mendira joanez, etab… Matxinbeltzenea aterpean hartu dute ostatu eta Irain eskolan egiten dituzte otorduak eta larunbat eguerdian Harriondoan eginen dute itxiera ekitaldia.
