Uda giroa

Alkaiagako bestak ospatuko dituzte larunbatean hasi eta astelehena bitartean

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 20a, 14:00
Alkaiaga Trail lasterketaren XI. edizioa jokatuko dute, eta baita haurren lasterketa ere

Bertzeak bertze lasterketa, pilota partidak eta plaza berriaren inaugurazioa eginen dituzte. 

Larunbat arratsaldean hasiko dira bestak 17:30ean eginen duten haurren lasterketarekin. Ondotik, 18:00etan Alkaiaga Trailen XI. edizioa jokatuko dute. Lasterketak bukatuta 20:00etan altxaferoa botako dute, eta auzoko plaza berriaren inaugurazioa eginen dute. Eguna bukatzeko, aldiz, 21:00etan auzo afaria izanen da. 

Uztailak 24, igandea, 11:00etan auzoko pilotalekuan pilota partidak jokatuko dituzte. Ondotik, 14:00etan auzo bazkaria eta musika izanen dute Aitorrekin. 

Bestekin bukatzeko, astelehenean, Santiago egunez 12:30ean auzoko meza izanen dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun