Igantziko bestetako kartel lehiaketarako lanak aurkez daitezke

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 20a, 09:00

Bi urtez ospatu gabe egon ondotik, Igantziko bestetarako gogotsu daude. Dagoeneko kartel lehiaketarako lanak aurkez daitezke.

Uztailaren 20tik agorrilaren 20ra irekia dago lanak entregatzeko epea eta irabazleak 150 euroko saria izanen du

Aurten bai. Bi urtez ospatu ezinik egon ondotik, herriko sanmigel bestak ailegatzen ari zaizkigu, herritarrak gogotsu sumatzen dira, eta honekin batera ari da besta batzordea besten antolaketa lanetan, egitarauko ekitaldiak lotzen poliki-poliki. Honen harira, aipatzekoa da bestetako kartel lehiaketa martxan dela dagoeneko. 

Lanak aurkezteko zenbait baldintza bete beharko dira. Hasteko, marrazkiekin edo argazkiekin egiteko aukera izanen da, baina hori bai, 27x19 zentimetroko neurria izan beharko du. Kartelean, derrigorrez Igantzi. Sanmigelak 2022 esaldia agertu beharko du.

150 euroko saria

Lanak udaletxean aurkezteko epea uztailaren 20tik agorrilaren 20ra zabalik dago. Parte-hartzaileak Igantzin jaioak edo bertan bizi direnak izan beharko dute eta parte-hartzaile bakoitzak nahi adina lan aurkezten ahal ditu. 150 euroko saria izanen da lehiaketaren irabazlearentzat.

Informazio osoa herriko whatsapp taldean eta buletinean izanen da. Anima zaitezte!

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun