Ura erabiltzeko hainbat debeku ezarri ditu Berako Udalak

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 19a, 15:30

Bertzeak bertze lorategien eta baratzeen ureztatzea murrizteko eskatu dute.

Azken egunetako beroaldi eta lehortea dela eta, ur eskasia nabarmena da Beran. Hori dela eta, gaurtik hasita kontrakoa jakinarazi arte uraren erabilerarekin zerikusia duten hainbat jarduera debekatu ditu Berako Udalak. 

Debekatuta egonen da gasolindegietan dauden kotxeak garbitzeko guneak erabiltzea;  kotxe eta bertzelako ibilgailuak sare publikoko urarekin garbitzea;  terrazak, espaloiak eta antzekoak mangerarekin garbitzea eta igerilekuko pribatuetako ura berritzea. 

Halaber, baratzeak neurriz ureztatzea eskatu du udalak, eta lorategiak ureztatzen ere ura alferrik ez galtzea. 

Egoeraren larria kontuan hartuz, herritarrei ura zentzuz kontsumitzeko eskatu die udalak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun