60 lagunek parte hartu dute Taillonerako mendi irteeran

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 18a, 18:00

Larunbatean Taillonera joan ziren mendizaleetako batzuk, Bujaruelon.

Manttalek eta Agerra mendi taldeak antolatuta joan dira, hildako mendizaleak gogoratuz

Bi urtetik behingo ohitura segituz, Manttalek eta Agerra Mendi Taldeak Taillonera irteera egin zuten larunbatean Loro Pikabearen, Xabier Zubietaren eta Xabier Saralegiren omenez. 

Goizean goiz atera ziren Beratik, eta bertan bi itzuli izan zituzten aukeran: batzuk Gavarnietik Bujarueloko lepora joan ziren oinez, eta bertzeak, berriz, Col de Tentesetik atera, Bujaruelotik pasa eta Taillon mendia egin zuten. 

Ondotik Bujaruelon elkartu ziren bi irteeratako parte hartzaileak Taillonen hildako hiru mendizaleen omenezko monolitoan. Eguna borobiltzeko bazkaria egin zuten. 2024an itzuliko dira berriz Taillonera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun