Josetxo Urrutia harri jasotzen ariko da larunbatean Amorebietan Urrezko Aizkolariak txapelketako jardunaldian

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 15a, 16:00

Josetxo Urrutia leitzarrak harri-jasotzaile txapelketako saioa izanen du larunbatean Amorebietan.

Urrezko Aizkolariak Urrezko Aizkolari Txapedunen Ligako jardunaldia jokatuko dute uztailaren 16n, larunbatean 13:00etan Amorebietako Larrea auzoan (Bizkaia). Aizkoran Jokin Urretabizkaia Basozabal eta Suharri Rodriguez ariko dira nor baino nor gehoago, hamasei enborretan. Baina harri-jasotzaileak ere ariko dira. Gizonezkoetan Josetxo Urrutia leitzarra ariko da eta emakumezkoetan, Karmele Gisasola Zelai III.a.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun