Uraren «kontsumo arduratsua» egiteko eskatu du Berako Udalak

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 15a, 20:00

Bertzeak bertze lorategien eta baratzeen ureztatzea murrizteko eskatu dute

Berako Udalak bandoa kaleratu du uraren kontsumo «arduratsua» egiteko eskatuz. Udalak jakinarazi duenez, ezohiko eta beroaldiaren ondorioz herriko ur deposituak «hagitz maila baxuan daude», eta datozen egunetarako ere ez dute euririk iragartzen. 

Hala, ur kontsumoan aurrezteko hainbat gomendio egin dituzte: lorategien eta baratzeen ureztatzea murriztea, kotxe eta ibilgailuak sare publikoko urarekin ez garbitzea, igerileku pribatuetan ur erabilera murriztea eta etxeetako ur kontsumoa zaindu eta murriztea. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun