Uda giroa

Estitxu Pinatxorekin abiatuko da igandean Arantzako Aterpeko udako kontzertu zikloa

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 15a, 10:00

Estitxu Pinatxoren ahotsa aditzeko aukera izanen dute igande eguerdian Arantzako Aterpera hurbiltzen direnek

Arantzako Aterpean aurten ere udako kontzertuekin gozatzeko aukera izanen da, uztailaren 17tik irailaren 3ra, zazpi talde edo bakarlarien emanaldiak antolatu baitituzte.

Hasteko, igandean, uztailaren 17an, 12:30ean, Estitxu Pinatxo beratarraren emanaldia izanen da.

Uztailaren 23an, Haitza taldearen kontzertua izanen da larunbatean 22:00etan; eta hilaren 30ean, Onki Xin taldea gonbidatu dute, larunbatean 22:00etan.

Abuztuan bi hitzordu prestatu dituzte: Abuztuaren 13an, Ruper Ordorika eta Joseba Irazokiren kontzertuak eta afaria izanen dira 19.30ean. Eta abuztuaren 17an, Arima Soul Sistem (Lidia Insausti eta Makala) eta Makala DJa, 19:30ean eta 23:00etan.

Denboraldiari akabaila emateko, irailaren 3an, Ding Wash reggae taldea ariko da, 19.30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun