Bortzirietako Binakako Pilota Txapelketako finalak jokatuko dituzte larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 14a, 17:00

Bortziriak Pilota Eskolak ikasturtea ekainean bukatu bazuen ere, larunbatean jokatuko dituzte Bortzirietako Binakako Esku Pilota Txapelketako finalak. 10etan hasiko dira partidak Eztegara pilotalekuan. Denera zortzi kategoriatan banatuta jokatu dute txapelketa, baina, larunbatean sei final jokatuko dituzte, aitzinetik bi jokatu zituztelako. 

Txikiak B taldean, Alain Errandonea eta Jon Telletxea, Xiker Olagarairen eta Beñat Ansalasen kontra ariko dira. Txikiak A taldean, aldiz, Oskitz Errandonea eta Unai Korta, Mikel Ugalderen eta Aitor Napalen kontra lehiatuko dira. 

Umeen kategorian ere bi multzotan aritu dira. Umeak B taldean Aner Errandonea eta Beñat Goñi, Aimar Almandozen eta Ioritz Eguzkiagirren kontra ariko dira. Umeak A taldeko finala, aldiz, uztailaren 2an jokatu zuten Lesakan, eta Ibai Tapia eta Oihan Muñoa 18 eta 16 nagusitu ziren Alain Gajateren eta Aimar Goizuetaren kontra. 

Kimuen mailako finala ere dagoeneko jokatua dute, eta kasu horretan Iker Arotzenak eta Erik Igoak 18-7 irabazi zuten Urko Telletxearen eta Aritz Iparragirreren kontra. 

Haurren mailan ere bi final jokatuko dituzte. Haurrak B multzoan Gorka Altzuguren eta Oinatz Alkorta, eta Iraun Zestau eta Agur Sagardui ariko dira. Haurrak A multzoan, aldiz, Mikel Ariztegi keta Unax Bereauk, Aimar Otxandorenaren eta Markel Kortaren kontrako partida jokatuko dute . 

Bukatzeko, nesken haurren mailan Araitz Legarreta eta Amaiur Martinez, Zelai Sarratea Kattin Madariagaren kontra ariko dira. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun