34 urteko lesakarra sanferminetako azken entzierroko zaurituen artean

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 14a, 12:39
Miura ganadutegiko zezenak gainetik pasa zaizkio 34 urteko lesakarrari Estafeta karrikan. Argazkia: Diario Noticias

Miura ganadutegiko zezenekin egin dute Iruñeko sanferminetako azken entzierroa. Itxura batean entzierro azkarra eta garbia izan bada ere, azkenean sei zauritu utzi ditu. Horietako bat, 34 urteko lesakarra da. Bi saihets-hezur hautsiak eta ezkerreko ukondoan ere zauriak izan ditu. Pronostiko erreserbatuarekin eraman dute ospitalera, baina dagoeneko alta eman diote.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun