Erriberako Futbol Eskolaren Lesakako campusa normaltasunez ari da aurten

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 14a, 15:00

Erriberako Futbol Eskolak Lesakan antolatutako campusaren lehen txandan ari diren 82 neska-mutikoak eta monitoreak Mastegin.

Erriberako Futbol Eskolak hogeita bederatzigarren urtez antolatu duen campusaren lehenbiziko txanda egiten ari dira aste honetan, hogeigarren urtez Lesakan. 2020an, pandemia bete-betean ez zen campusik egin eta, iaz, lehenbiziko txanda egin zuten, baina Lesakako sanferminen ondotik positibo kopuru izugarriaren ondorioz, bigarren txanda bertan behera utzi zuten. Hamabi eta hamalau urte arteko 82 mutiko ari dira uztailaren 11tik 16rako aste honetan, tartean Beti Gazteko hamalau.

82 mutiko horietatik, Beti Gazteren harrobiko hamalau jokalari badira: Oier Arruabarrena Irurzun, Enaitz Bereau Irigoien, Adur Erkizia Arburua, Markel Iratzoki Agirre, Ekaitz Irazoki Mendizabal, Kemen Mitxelena Zubieta, Danel Urtxegi Urra, Beñat Criado Arruabarrena, Unai Aranguren Mutuberria, Oinatz Aiestaran Eizmendi, Oier Sanchez Elisalt, Jon Semper Irastorza, Unai Olaetxea Etxeberria eta Oier Tapia Iturria. Monitore lanetan ere bertze lesakar bat ari da, Antton Petrirena Apeztegia. Baina Nafarroa osotik ez ezik, Gipuzkoa, Araba eta Aragoitik etorritakoak ere badira.

Beti Gazteko ordezkaritza campuseko lehen txanda honetan, tartean Antton Petrirena monitorea.

Arduradunek eskerrak eman dizkiete aurten ere bai Lesakako udalari, baita Beti Gazte elkarteari ere, ematen dituzten erraztasunengatik. Berez Erriberako Eskolak gauzatutakoa izanik, Cabanillas, Lodosa, Gares eta Beiren eginkatu dute hasieran, baina hogei urte hauetan Lesakan laketu dutela onartu dute. Ohikoa denez, futbolean trebatzeaz gain, aisialdirako ekintzak ere egiten dituzte, hondartzara edo mendira joanez, etab… Larunbat eguerdian Harriondoan eginen dute itxiera ekitaldia.
Heldu den astean, 9 eta 11 urte arteko 56 haur etorriko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun