Berako bestetako pilota profesionaleko jaialdi bikaina antolatu dute aurten ere

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 14a, 20:00

Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdia aurrez aurre izanen dira Berako bestetako pilota jaialdiko partida nagusian.

Abuztuaren 4ko partida nagusian Ezkurdia eta Zabaleta, Altuna III.a eta Martijaren kontra ariko dira

Berako bestetarako pilota profesionaleko jaialdi handia antolatu du aurten ere ASPE enpresak, Berako udalaren laguntzarekin. Abuztuaren 4an, ortzegunean 18:00etan hasiko den jaialdiko partida nagusian, Ezkurdia eta Zabaleta, Altuna III.aren eta Martijaren kontra ariko dira.

Jaialdiko lehen partidan, berriz, Elezkano II.a eta Gaskue, Peio Etxeberria eta Bikuñaren kontra ariko dira. Sarrerak aitzinetik eskura daitezke Agara prentsa-dendan eta www.entradasfronton.com webgunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun