Etxalarko kultur etxearen 20. urteurrena gogotsu ospatu dute

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 14a, 16:00

Etxalarko kultur etxearen hogeigarren urteurrenean merienda eskaini zuten arkupean. Argazkia: Jabier Iriarte

Etxalarko kultur etxeak hogei urte bete ditu eta ospatu ere egin dute. Ekainaren 30a izan zen ospakizun eguna. Kultur etxearen 20 urteko ibilbidea ospatzeko logo lehiaketa antolatua zegoen, eta logoaren aurkezpen ekitaldiarekin hasi zen besta. Irabazlea Aritz Kabe izan da

Aritz Kabek azaldu zuenez, irudia sortzeko kultur etxeak duen eraikinaren arkitekturari erreparatu dio eta egurrezko zutabe bertikal eta horizontalen abstrakzio bat sortu du erlojuaren borobila markatuz.

Aritz Kabek diseinatutako logotipoak irabazi du 20. urteurreneko lehiaketa.

 

Gero, Etxalarko bestak 1980ko hamarkada bukaeran proiekzioa jarri zen. Bi ekitaldiak harrera ona izan zuten eta bukatzeko, berendua eta musika izan zuten. Hurbildutako guztiei eta bereziki herriko trikitilariei eskerrak eman dizkiete, borondatzez eskainitako saioagatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun