Berako Kanttonberri auzoan ur ihesa izan da

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 12a, 17:35

Berako Udalak duela minutu gutti jakinarazi duenez, «Kanttonberri auzoan ur ihes handi bat izan da eta ihesaren puntu zehatza aurkitzea hagitz zaila da». Oraingoz, «behin behineko  moldaketa» eginen dute, baina «idorte betean gaudela» ikusita, «ur kontsumoa jaisteko» eskatu du.

Arazoa konpontzeko karrikan hodi berria bota beharko dela argitu du udalak, «Legia eta Kanttonberriko zubia lotuz». Gaineratu duenez, «zanga bidez, hodi berria bota bitartean, ekialdeko etxebizitzen fatxadatik behin-behinean hodi bat paratzen ari dira ur ihesa saihesteko».

«Beroaldi eta idorte betean gaudela» ere oroitarazi du udalak. «Behin behineko moldaketa honekin ur ihesari irtenbidea eman nahi diogu», baina aldi berean «egun dugun ur kontsumoa jaisteko» deia egin du.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun