Beti Gaztek irabazi du sanferminetako sokatira torneoa

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 12a, 18:00

Iruñeko sanferminetako herri kirol saioan bertze txapelketa bat jokatu dute gaur eguerdian: San Fermin Lauko Sokatira Torneo Mistoa. Bortz talde aritu dira eta Lesakako Beti Gazte nagusitu da. Amaiur, berriz, hirugarren sailkatu da, Berriozarren gibeletik. 

Honela gelditu da gaurko sokatira torneoko sailkapena:

  1. Beti Gazte
  2. Berriozar
  3. Amaiur
  4. Araxes
  5. Antsoain

Binaka, emakumezkoen aizkora erakustaldia ere egin dute, eta metroko zortzi enbor ebaki behar izan dituzte. Bi bikote aritu dira eta Bea Tanco eta Irati Astondoak irabazi dute. Lanak bukatzeko 24.06ko denbora behar izan dute eta Maika Ariztegi iturendarrak eta Laiene Pikabeak 25.29ko denbora.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun