Igantziko dantza taldeak urteko lehen emanaldia uztailaren 15ean izanen du

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 12a, 16:00
Hamahiru urtetik goitiko Igantziko dantzariek eginen dute saioa ortzirale arratsean.

Hamahiru urtetik goitiko herriko dantzarien txanda izanen da ortziralean 22:00etan plazan

Joan den urtean, egoerak hala eskatzen zuelako, Igantziko dantza taldeak urteroko emanaldia bi zatitan  egin zuen. Modu honetan talde bakoitzak bere emanaldia gehiago gozatzeko aukera zuela ikusirik, hemendik aitzinera hala egitea erabaki dute; bata, beti bezala, besten aitzineko asteburuan eta bertzea, San Juan egunaren bueltan.  Aurtengo ikuskizunaz gozatzeko aukera uztailaren 15ean izanen da, ortziralean 22:00etan, eta hamahiru urtetik goitiko Igantziko dantzariak ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun