Uda giroa

Jota eta mariatxi doinuak eta haurren jokoak ere izan dituzte Sanferminetako igandean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2022ko uztailaren 11

Ortzirale eta larunbat arratseko jendetzak herritik alde egin eta lasaiago eman dute igandea Lesakako sanferminetan. Goizean eta arratsaldean nafar jotak izan dituzte Andra Mari Zahar Etxean eta plazan; haurrendako entzierroa eta jokoak ere izanen dituzte eta Txamukos mariatxiekin kantatzeko eta dantzatzeko modua ere izan dute, bestak agurtzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun