Gaixoa ni, datorren urtera arte ez da bestarik. Horrelaxe kantatuz bukatu dituzte bart gauerdian San Fermin bestak Lesakan, Elutxa txarangaren doinuekin. Aitzinetik, ohi bezala, Txakaingo jautsieran dantzan ibili dira hainbat lagun, Juan Angel Ordokik eta Maite Igarzabalek gidatuta, Lesakako musika bandaren laguntzarekin. Giro ederra izan dute eta guttiago falta da 2023ko samnferminetarako!
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.