Herri kirol saioari dagokionez, aizkoran, alde batetik, Maika Ariztegi eta Nerea Sorondo, Nerea Arruti eta Bea Tancoren kontra aritu ziren eta bertzetik, Oier Larretxea eta Xuban Kañamares, Endika Goia eta Oier Kañamaresen kontra. Harri-jasotzen, berri, Jokin Eizmendi aritu zen, pisu eta forma ezberdineko harriekin.