Herri bakoitzak ordezkari bana izanen du laxoa txapelketako finalerdietan

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 11a, 16:00

Aurten ere parte hartzen duen herri bakoitzeko ordezkari bana izanen da laxoa txapelketako finalerdietan.

Asteburuko partidak eta gero, dagoeneko erabaki dira Laxoa Elkarteak berrogeita bigarren aldiz antolatutako laxoa txapelketako finalerdietan ariko diren lau taldeak. Iaz bezala, aurten ere herri bakoitzak ordezkari bana sartu du: Irurita Migelene, Arraioz Sagardia, Doneztebe The Moment eta Oiz izanen dira azken aurreko koxkan.

Final erdietako itzuilerakoan ez zen ezustekorik izan eta joanekoak garaile izandako taldeek berriz ere irabazi egin zuten. Joanekoak lehia estua izan zuten Irurita Olarik eta Arraioz Sagardiak (8-9), baina Arraiozen erraz nagusitu ziren etxekoak (9-1). Bertze hiru partidetan nahiko bideratua utzia zuten irabazleek finalerdietarako txartela eta itzulerakoan hori berretsi bertzerik ez zuten egin. Irurita Migelenek 9-5 irabazi zion Arraioz Zubiondoari (4-9); Doneztebe The Moment taldeak 9-4 irabazi zion Doneztebe Apeztegiari eta joanekoan ere emaitza berbera izan zuten eta Oizek 3-9 irabazi zion Doneztebe Ameztiari (Oizen 9-4 irabazi zuten).

Gisa honetara, finalerdietan Irurita Migelene Oizen kontra eta Arraioz Sagardia Doneztebe The Moment taldearen kontra ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun