Lesakako sanferminak ez dira bakarrik txupinazoa, Zubigainekoa edo peñen eguna. Hasierako hiru egun handi horien ondotik, larunbatean haurren eguna ospatu zuten eta goizean haur eta gurasoen danborrada egin zuten, Xabi Fagoagaren gidaritzapean. Gainera, Lesakako erraldoi eta buruhandien konpartsa, Baztango erraldoi eta gaitariak eta Elutxa txaranga izan zuten lagun kalejiran.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.