Uda giroa

Peñen danbor soinuekin ernatu dira gaur lesakarrak

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 8a, 11:00

Peñen Eguna dute gaur Lesakako sanferminetan. Goizean diana izan da gaitariekin eta peñen gosariaren ondotik, 10:00etan danborrada hasi dute Elutxa txarangaren laguntzarekin. 12:00etan betizuak izanen dituzte Plaza Zaharrean eta arratsaldean izanen du bestak segida.

Peñen Eguneko egitaraua Lesakan
  • 12:00etan betizuak Plaza Zaharrean Elutxa txarangarekin.
  • 17:00etan haurrentzako zezen ttikiak eta poniak Eltzeta Plazan.
  • 18:00etan peñen elkartzea Elutxa txarangarekin Peñen jaitsierarako.
  • Ondotik Sakatu elektrotxaranga.
  • 23:00etan Mc Onak taldea Plaza Zaharrean.

Bihar, larunbata, haurren eguna izanen dute eta igandean herritarren eguna.

Uztailak 9, larunbata, haurren eguna
  • 08:30ean diana Lesakako Gaitariekin.
  • 10:30ean Haur eta gurasoen danborrada, Lesakako Erraldoi eta Buruhandien konpartsa, Baztango erraldoi eta gaitariak eta Elutxa Txarangak lagunduta. Ondoren Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren Kalejira goiko auzoetara. 
  • Ondotik Haurrentzako entzierroa Plaza Zaharrean.
  • Goiz eta arratsaldez Haur ikuskizunak Eltzeta plazan.
  • 12:00etan Betizuak, Plaza Zaharrean, Elutxa Txarangarekin,
  • 18:00etan Frontoian eskuzko pilota partidu profesionalak.
  • Emakumezkoak: Etxebeste-R. de Larramendi/Etxekolonea-Mugica
  • Elite Gizonezkoak: Xala-Azanza/Arretxe-Goñi.
  • Arratsaldez Elutxa txaranga kalez kale.
  • Arratsalez eta gauez Gabenara taldearen emanaldia Plaza Zaharrean.
Uztailak 10, igandea, herritarren eguna
    • 08:30ean diana Lesakako Gaitariekin.
    • 10:00etan Lesakako Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren kalejira beheko auzoetara.
    • 11:00etan Andra Mari Zahar Etxeko lorategian, Nafarroako Jotak eskola. San Fermin Jubilatu eta Pentsionisten Elkarteak antolatua. Haurrentzako entzierroa Plaza Zaharrean.
    • 12:00etan Herri-Kirol erakustaldia Plaza Zaharrean.
    • 12:30ean Bermut feminista Koskillatik abiatuta, Xulufrinek antolatua.
    • Eguerdian Herri Bazkaria Eltzeta Plazan.
    • Ondotik Musika emanaldia Elene eta Maddirekin.
    • 17:00etan Haurrentzako ekintzak Beheko Plazan.
    • 18:00etan Plaza Zaharrean, Nafarroako Jotak eskolaren emanaldia.
    • 19:00etan Txakaindik jaitsiera, ZORTZIKO doinuarekin.
    • 20:30ean Txamukos mariatxiak taldea Plaza Zaharrean.
    • 00:00etan JAI-HILAK  Elutxa Txarangarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun