Arantza Rockeko kamisetak atera ditu gazte asanbladak

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 8a, 12:00

25. Arantza Rock. 1995-2022 lelopean haurren eta helduen neurrietako kamisetak prestatu ditu Arantzako Gazte Asanbladak. Herriko ostatuetan paratu ditu salgai, haurrenak 12 eurotan eta helduenak 15 eurotan.

Neurriaren arabera, ostatuz ostatu banatu dituztela jakinarazi du gazte asanbladak. Haurrenak Pabloenean eros daitezke, eta helduenak S tailakoak Burlada ostatuan, M tailakoak Aterpean eta L eta XL tailakoak Primi ostatuan. Denak zabalak dira; haurrenak kolore morekoak eta helduenak beltzak eta arros-moreak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun