Ricardo Baroja eskolan konponketa lanak egingo ditu udan Berako Udalak

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 7a, 18:00

Azken urteetan bezala, Berako Udalak udako oporrak aprobetxatuko ditu Ricardo Baroja ikastetxean berrikuntza lanak egiteko. 

Lehen solairuan hegoaldeko fatxadan dagoen irakaskutza gelako leihoak aldatuko dira, beheko solairuan ekialde aldera dagoen korridorea eta jantokian iparraldean dauden ate eta leihoak. 

Lanen kostua 31.181,88 eurokoa da, eta %65a Nafarroako Gobernuaren diru laguntzen bidez finantzatuko da. Lanen helburua energia kontsumoa murriztea da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun