Egun haundia dute gaur Lesakan, San Fermin Eguna. Goizean, musika bandaren laguntzarekin, ezpata dantzariek herriko etxetik elizako bidea egin dute. Mezaren ondotik, eguerdian Onin errekaren bi aldeetan Zubigainekoa dantzatuko dute eta segidan, Bandera arbola doinuari dagokion bandera dantza. Gero, agur edo dantza bera Plaza Zaharrean dantzatuko dute.
Aurtengo ezpata dantzariak: Pello Telletxea, Mikel Maia, Martin Etxegarai, Andoni Arriola, Leire Pastor, Xuban Larretxea, Jon Erro, Iker Pikabea, Bittor Etxabide, Maddi Taberna, Xabier Arriola, Beñat Conde, Beñat Ordoki, Unai Gurrutxaga (kapitaina) eta Alaitz Etxabide.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.