Bi urteren ondotik, San Fermin bestak hasi dira Lesakan. Txupinazoaren ondotik, musikaz bete dituzte herriko karrikak akordeoilariek, txistulariek, trikitilariek, Elutxa txarangak eta haur ttikien danborradak.
Arratsaldean Tantirumairu Euskal Folklore Taldearen erakustaldia izanen dute pilotalekuan, 17:30ean. 20:00etan, berriz, arratsaldeko altxaferoa bota ondotik danborrada nagusia abiatuko da, Lesakako Erraldoi eta Buruhandien konpartsa, danbor-jole, Lesakako Banda eta guzti, herri erdigunetik itzulia emanez.
Gauen ere giro ederra izanen da, Dupla taldearen kontzertuarekin Plaza Zaharrean 23:00etan. Ondotik Iratzar taldearen emanaldia izanen da Plaza Zaharrean.