Espaloiak konpontzen ari dira Beran oinezkoendako irisgarriagoak egiteko

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 6a, 16:00

Kanttonberriko zubian hasi eta Elektrobiaraino espaloia konpontzen ari dira Beran. Astelehenean hasi zituzten lanak eta heldu den aste hondarrerako bukatzea espero dute. 

Udalak erran duenez, lan hauen helburua oinezkoentzat herria irisgarriagoa egitea da, eta  batez ere gurpildun aulkian ibiltzen diren herritarrentzat zein haurren aulkitxoak erabiltzen dituztenentzat. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun