Uda giroa

Bortzirietako gainerako herrietatik Lesakako sanferminetara joateko bestabus zerbitzua eskainiko dute ortziralean eta larunbatean

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu du autobus zerbitzua, eta ortziralean eta larunbatean ibiliko da. 

Ortziralerako eta larunbateko ordutegia bera izanen da

Arantzako aparkalekutik 21:45ean aterako da lehenbiziko autobusa eta Lesakarako bidean, Igantziko Bi-bidetik 22:00etan eta Etxalarko Landaburutik 22:15ean pasako da.

Bigarren autobusa 23:30ean aterako da Arantzatik eta 23:45ean Igantzitik eta 00:00etan Etxalartik pasako da.

Beratik, berriz, hiru autobus aterako dira: 22:00etan, 23:00etan eta 00:00etan. Toki Onako aparkalekutik aterako dira eta Agerra auzoan ere geldialdia eginen dute.

Itzulerako autobusak

Lesaka sarreran dagoen biribilgunetik aterako dira. Etxalar, Igantzi eta Arantzara doazen autobusak 03:30ean eta 06:30ean abiatuko dira eta Etxalarren (03:45ean eta 06:45ean) eta Igantzin gelditu ondotik (04:00etan eta 07:00etan), Arantzara 04:15ean eta 07:15ean ailegatuko dira.

Berara lau autobus aterako dira: 03:30ean, 04:30ean, 06:00etan eta 07:00etan.

Joan-etorriaren prezioa bortz eurokoa izanen da, eta autobusean derrigorrezkoa izanen da musukoa paratzea. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun