Lesakako Arkupe pilotazaleen elkarteak udalaren laguntzaz sanferminen aitzinetik antolatu ohi duen pilota jaialdia egin zuten larunbatean Lesakako udal pilotalekuan. Hainbat adinetako pilotarien bederatzi partida ikusteko aukera izan zen. Tartean Bortzirietako txapelketako benjamin mailako finala jokatuko zuten eta Ibai Tapiak eta Oihan Muñoak 18-16 irabazi zieten Aimar Goizueta eta Alain Gajateri
Aitzinetik, Kattalin Mindegia eta Ekai Maritxalarrek 12-10 irabazi zieten Eneritz Muñoa eta Oihan Lasari; Ainara Hita eta Mikel Eugik 12-8 irabazi zieten Maddi Irazoki eta Oihani; Urkok eta Ugaitzek 12-8 irabazi zieten Irantzu eta Egoiri eta Joana Irazokik eta Nahia Almandozek 12-7 irabazi zieten Sofia Gehongaiz eta Xiker Irazokiri,
Bortzirietako benjamin mailako finalaren ondotik ere, koxkorxeagoek ere partida gehiago jokatu zituzten: Jon Madariagak eta Amets Lasak 12-10 irabazi zieten Yerai Bazterrika eta Aritz Lakari; Jon Rodriguezek eta Ibai Criadok 12-9 irabazi zieten Unax Gajate eta Eneko Almandozi; Urko Telletxeak eta Xuban Magañak 16-13 irabazi zieten Enaitz Bereau eta Kemen Telletxeari eta, jaialdia bukatzeko, lau eta erdiaren barrenean buruz buru Aimar Otxandorenak 18-15 irabazi zion Unax Bereauri.
Denboraldi bukaera
Gisa honetara, ikasturtea bukatutzat eman du Arkupe pilotazale elkarteak. Aurten, Lesakako eta Igantziko 50 neska-mutiko aritu dira pilotan trebatzen Arkuperekin: 15 aurre-benjamin mailan, 12 benjaminetan, 20 alebinetan eta 3 infantiletan. Hainbat txapelketetan parte hartu dute, tartean Nafarroako herriarteko txiki txapelketan. Ados pilota elkarteak antolatutako San Fermin pilota txapelketako final laurdenak antolatzen ere lagundu zuen eta Lesakan jokatu zituzten partidak.