Nafarroako erremonte txapelketaren hamazazpigarren edizioko laugarren jardunaldia jokatu dute larunbat arratsaldean Garesko Zamariain pilotalekuan. Azpeitiko bikotea nagusitu zen. Matxin III.ak eta Ionek 35-27 irabazi zieten Zeberio II.a eta Aimar Saldias oiztarrari. Jaialdia hasteko jokatu zen partidan, Aimar Jabalera doneztebarrak eta Agirrezabalak 35-32 irabazi zieten Beñat eta Otanori.
Txapelketako partida berdindua joan zen lehen zatian, baina gehienetan urdinak aitzinetik ziren. 22-23koaren ondotik, aldiz, bortz tanto segidan egin zituzten urdinek (22-28) eta hortxe hautsi zuten partida, alde horri eutsi eta handitu ere egin baitzuten (27-35) .
Gisa honetara, orain uztailaren 22ra bitarte atseden hartuko duen Nafarroako txapelketa aski berdindua dago, bortz bikoteetatik lauk garaipen bana baitute.