Igantziko Elizateari itxura berria emanen dioten lanak bere bidetik doaz

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 1a, 07:00
Igantziko La Villa jatetxearen barreneko aldeak itxura hau hartuko du lanak bukatzen direnean.

Urte aunitzetan Igantziko udal bulegoak eta La Villa jatetxearen egoitza izan zen Elizatearen lanak bere bidetik doaz. Oraindik goiz da noiz bukatuko dituzten baieztatzeko, baina erran dezakegu dagoeneko itxura hartzen ari dela, eta udan behin betiko itxura hartzen joanen dela. Hori dela eta, Igantziko udala lanean hasi da La Villa taberna-jatetxea kudeatzeko baldintzen plegua idazten, ahal bada, obra bukatu baino lehen enkante publikora ateratzeko. Interesa dutenek lasai hartzeko, eta kudeaketa-proiektua prestatu eta aurkezteko denbora izan dezaten.

Irudietan, etorkizuneko jatetxea eta ostatuko terraza eta lorategiaren simulazioa ikus daitezke eta, bistan denez, itxura ederra dute.

Jatetxeko lorategiaren eta terrazaren irudikapena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun