Lesakako Arkupe pilotazale elkartearen jaialdia uztailaren 2an eginen dute

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 30a, 18:00

Bederatzi partida jokatuko dituzte larunbat arratsaldean Lesakako udal pilotalekuan, Arkupe pilotazale elkartearen jaialdian.

Larunbatean 16:00etan hasiko da sanferminen aitzineko ohiko topaketa

Lesakako Arkupe pilotazaleen elkarteak udalaren laguntzaz sanferminen aitzinetik antolatu ohi duen pilota jaialdia uztailaren 2an, larunbatean 16:00etan hasiko da Lesakako udal piotalekuan. Hainbat adinetako pilotarien bederatzi partida ikusteko aukera izanen da, tartean Bortzirietako txapelketako benjamin mailako finala jokatuko dute Ibai Tapiak eta Oihan Muñoak, Aimar Goizueta eta Alain Gajateren kontra.

Aitzinetik, Kattalin Mindegia eta Ekai Maritxalar. Eneritz Muñoa eta Oihan Lasaren kontra ariko dira; Maddi Irazoki eta Oihan, Ainara Hita eta Mikel Eugiren kontra; Urko eta Ugaitz, Irantzu eta Egoiren kontra eta Sofia Gehongaiz eta Xiker Irazoki, Joana Irazoki eta Nahia Almandozen kontra.

Bortzirietako benjamin mailako finalaren ondotik ere, koxkorxeagoek ere partida gehiago jokatuko dituzte: Jon Madariaga eta Amets Lasa, Yerai Bazterrika eta Aritz Lakaren kontra; Jon Rodriguez eta Ibai Criado, Unax Gajate eta Eneko Almandozen kontra; Enaitz Bereau eta Kemen Telletxea, Urko Telletxea eta Xuban Magañaren kontra eta, jaialdia bukatzeko, lau eta erdiaren barrenean buruz buru ariko dira Aimar Otxandorena eta Unax Bereau.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun