Herriarteko Txapelketak larunbatean, uztailaren 2an, Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatuko dituzte, 11:00etan hasita.
Ttikietan, hau da, umeen, kimuen eta haurren mailetan, Doneztebe eta Bera ariko dira nor baino nor. Handietan, berriz, kadeteen, gazteen eta helduen mailetan, Baztanek Larraun izanen du kontrario.