Begoña Alzugaraik irabazi du Lesakako Zerbitzuen Elkarteko ‘Asmazan prezio zehatza’ lehiaketa

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 29a, 16:00
Erakusleiho dotoreko produktuak eraman ditu saritzat etxera Begoña Alzugaraik. Argazkian, bere semeak.

Begoña Alzugarai izan da Lesakako Zerbitzuen Elkarteak antolatutako Asmazan prezio zehatza lehiaketaren irabazlea. Elkarteko kideen produktuekin erakusleiho dotorea antolatua zuten eta bezeroek, beraien erosketa bakoitzaren truke, erakusleiho horren preziora ahalik eta gehien hurbildu behar zuten. Prezio zehatza 1.317,95 eurokoa zen eta Begoña Alzugaraik 1.317 eurorekin egin zuen apostu. Euro eskaseko aldea, beraz.

Lesakako Zerbitzuen elkartearen partetik, «eskerrak aunitz parte hartu duzuen guztioi ere, eta nola ez, eskerrik asko Lesakan bertan erosteagatik! Denon artean Lesaka bizirik mantenduko dugu, denda eta zerbitzuz beteta! Bihotzez mila esker!».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun