Oihan Telletxea futbolari igantziarra 14 urtez beheitiko Espainiako txapeldun suertatu da Euskadiko selekzioarekin

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 29a, 10:00
Oihan Telletxea Sein futbolari igantziarra, Espainiako txapeldun, koparekin eta dominarekin Pontevedran.

Ari da poliki poliki Igantziko Oihan Telletxea Sein futbolari gisa bere ibilbidea egiten. Bere lehen urratsak Lesakako Beti Gazten eman ondotik, Donostiako Errealak fitxatu zuen infantil mailan eta joan den astean, Euskadiko selekzioarekin, 14 urtez beheitiko Espainiako txapelketan parte hartu zuen. Hainbat partidu jokatu ondotik, ekainaren 22an finala jokatu zuen Pontevedran Euskadik Murtziako selekzioaren kontra. 3-1eko emaitzarekin, Euskadiko selekzioa finalean garaile eta Espainiako txapeldun izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun