Ibon Erdozain eta Joseba Lasarte beratarrak txapeldun Nafarroako Mendi Lasterketen XII. txapelketan

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 29a, 12:00
Ibon Erdozain (ezkerretik hasita bigarrena) pasa den asteko sari banaketan.

Nafarroako Federazioak antolatutako Mendi Lasterketen XII. txapelketako kopa irabazi zuten iaz Ibon Erdozain eta Joseba Lasarte lasterkariek. Pasa den astean egin zuten sari banaketa ekitaldia Iruñean, eta bertan eman zizkieten garaikurrak. 

Zazpi lasterketek osatu zuten iazko Nafarroako Mendi Lasterketen XII. txapelketa, eta horietatik seiretan partu hartuta lortu dute garaipena bi lasterkari beratarrek. Senior mailan nagusitu da Ibon Erdozain, eta beteranoen mailan, aldiz, Joseba Lasarte. 

Horrekin batera, Anizko Unai Iantzi lasterkariak bortzgarren postua lortu du seniorren mailan. 

Aurtengo txapelketari dagokionez, hamalau lasterketek osatuko dute zirkuitua, eta oraindik sei gelditzen dira jokatzeko. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun