Borrokan taldearen kontzertua ortzegunean Berako Kataku ostatuan

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 29a, 11:00

Borrokan talde beratarrak kontzertua eskainiko du ortzegunean, ekainaren 30ean Berako Kataku ostatuan. 20:00etan izango da emanaldia, eta sarrera doakoa izanen da. 

90. hamarkadaren erdialdean sortu zen gaur egun boskote den talde hau. Mikel Lertxundi (bateria), Joseba Lertxundi (ahotsa), Iñaki Iratzoki (gitarra), Ibai Gogortza (gitarra, saxoa eta ahotsa) eta Iñigo Telletxeak (baxua) osatzen dute taldea. 98an Museum bilduman parte hartu zuten. 2002an lehendabiziko lan luzea argitaratu zuten, Borrokan. 2007ko irailean Hitzez ulertu ezin dena omendu nahi nuke, Oraintxe! diskoa kaleratu zuten, eta 2014an kaleratu zuten oraingoz beren azken lana: Zuak

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun