Bixente Igarzabal lesakarrak Frankfurteko ironmana eginez bukatu du denboraldia

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 27a, 20:00

Frankfurteko ironman proba burututa bukatutzat eman du denboraldia Bixente Igarzabal kirolari lesakarrak.

Europako gizonezkoen txapelketa eta Munduko ironman nagusietako bat den Frankfurteko (Alemania) ironman proba bukatzea lortu zuen Beti Gazteko Bixente Igarzabal kirolari lesakarrak. Guztira 2.273 kirolarik lortu zuten proba burutzea eta sailkapen orokorrean 501. postua lortu zuen Igarzabalek eta hogeita hamabigarrena izan zen 50 urtez goitiko bere kategorian. Denera 10 ordu, 33 minutu eta 39 segundo behar izan zituen proba gogorra egiteko eta honenbertzez, bukatutzat eman du aurtengo denboraldia.

Igeriketako 3.800 metroko zatia egiteko ordubete, 14 minutu eta 38 segundo behar izan zituen Igarzabalek; bizikletan ere ongi ibili zen eta 5 ordu, 12 minutu eta 52 segundo behar izan zituen 180 kilometroak egiteko, baina lasterka egin beharreko maratoia luze egin zitzaion eta 3 ordu, 55 minutu eta 8 segundo behar izan zituen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun