Hildako mendizaleak gogoan izan ditu Beti Gaztek Agiñan

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 27a, 17:00

Ohiturari eutsiz, hildako mendizaleen oroimenez, Agiñara mendi irteera antolatu zuen Lesakako Beti Gazte elkarteak igande goizean. Hamaiketakoa egin ondotik, aurreskua dantzatu eta bertsoak kantatu zituzten, Gurekin ez dauden mendizale guztien oroimenez dioen oroitarriaren ondoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun