Lesakako Bizikletaren Astea borobiltzeko Nagusikletan ibili dira Andra Mari Zahar Etxekoak

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 27a, 15:00

Ekitaldiz betea joan da Bizikletaren Astea Lesakan. Eta bizikleta adin guztiendako egokia dela erakutsi dute hondarreko egunean. Izan ere, igande goizean, Balazta Bidasoako bizikletaren aldeko elkartearen eskutik (eta hanketatik) Nagusikletan ibili ziren Andra Mari Zahar Etxeko erabiltzaileak. Triziklo egokitua probatzen lehenbizikoak Pepi Zelaieta, Miguel Belarra, Vicente Garcia eta Mercedes Cano izan ziren eta gustura egin zuten itzulia, herriko karriketan barrena eta Tomaseneko bordatik Bereaura lotura berria ere probatu zuten. Denera zahar etxeko hamar bizilagunek emana zuten izena, baina zein gustura ibiltzen ziren ikusita, bakarren batek gehiagok ere probatu zuen Nagusikleta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun