Lesakako VI. Argazki Rallyko sariak banatu ditu Beti Gaztek

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 27a, 11:00

Lesakako seigarren argazki rallyko saridunak, Beti Gazteko Alaia Altzugarairekin.

Aurkeztutako 48 argazkien artean, bilduma onenaren saria Altzako Imanol Lorenzok eskuratu du

Beti Gazte elkarteak seigarren aldiz antolatutako Lesakako Argazki Rallyko sari banaketa egin zuten larunbat goizean elkartearen egoitzan. Denera 48 argazki aurkeztu dira lehiaketara Bilduma onenaren saria, 150 euro eta diploma, Altzako (Gipuzkoa) Imanol Lorenzo Arbillagak eskuratu du.

Horretaz gain, gaika ere lau sari banatu dituzte, ehuna eurokoak.

'Sentsualitatea' gaiari dagokion saria Donostiako Fernando Anza Rey argazkilariak eskuratu du; 'Denboraren joana/hondatzea' gaiarena Altzako Imanol Lorenzo Arbillagak; 'Maskotak' gaiarena Donostiako Fernando Moreno Zaldivar-ek eta 'Geometria' gaiarena Donostiako Jose Ramon Varela Cousillas-ek.

Beti Gazteko bazkide baten bilduma onena Fred Ramos Lasaga lesakarrak aurkeztutakoa izan da.

Epaileak Lesakako Irantzu Pastor Ordoki, Fidel Ordoki Fagoaga eta Jasone Telletxea Maritxalar argazkilariak izan dira. Beti Gazteko Alaia Altzugaraik eman ditu sariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun